XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HARRIBIZIAREN azken uhinarekin baino
ez daiteke leka,
solasaren akaboan, gure isil-gordearen nekea,
nola ez dagoen hustutzerik buztin-ontzirik
apurtu gabe,
nola ez den ihalgi ahal denbora
minaren ezpal birrinduak, banan-bana,
are-erloju infinitoan lerratu arte.
Eta aroen basamendua gure hilkortasunean sostengatuz
bere hitzez guretzako gezurrak asmatuz
hilobi dirau jainkoen zintzurrak.